miércoles, 8 de diciembre de 2010

Karmel Mendiko baso-birlantze Kanpaina

Español עברית English Valencià-CatalàGalego 

Garrak mindu egiten gaitu, lurzoruan dagoen zuhaitz nahiz belar bakoitzak geure begi-bistatik kendu baitigu. Horrez gain, tamalez, gizaki askoren bizitzak pairatu egin dutela kontutan hartzen badugu, geure ariman sekulako negarra sentitzen dugu.

Egia esan, hau guztia ikusita ere, geure inpotentzia areagotzen da. Badirudi ezin dugula ezer egin. Bitartean, herrialdeak, kibutsimak, etxebizitzak nahiz museoak desagertu egin dira. Horrez gain, 5.000.000 zuhaitz suntsitu dira, suak harrapatuta.

Beraz, orain inoiz baino gehiago Israelgo Estatuari laguntzeko beharra eta aukera dugu, Karmel Mendian suteak galdutako 5000 hektarea baino gehiago birlandatzeko, hain zuzen. Nola egin daiteke hori?

-Keren Kayemet LeIsrael (KKL) web-gunean zuhaitzak eros daitezke. Zuhaitz bakoitzetik 10 euro behar dira. Aukera hau hautatuz gero, klik egin hemen.

-Bestetik, Laurence Franks izeneko presidenteak (Espainako KKL presidenteak hain zuzen), erraztatutako banku- kontura dohaintza egin daiteke. Zenbakia honako hau da:


0049 6784 31 2916149420

Onartutako txartelak: Tarjetas 4B , VISA, MASTERCARD… eta abar (Diners izan ezik)

- Nahi edo ahal baduzu, beste modu batean kolaboratu dezakezu, edo bestela, kanpainatan boluntario izan zaitezke. Horretarako, KKLko bulegoekin kontaktuan jarri, zenbaki honetara deituz: 935442271 (Bartzelonako zenbakia da)

Isiltasunean ibiltzeak ez du inondik inora eramaten .

Zuen erantzunaren eta kolaborazioaren zain, mila esker! 


David Adael

No hay comentarios:

Publicar un comentario